viernes, 5 de febrero de 2016

Gurasolagun Abanto Zierbenan

1- Zergatik Gurasolagun?

Hizkuntzen transmisioan familia izaten da eragilerik garrantzitsuena; eskola,
komunikabideak, eta aisiaren aurretik. Hori dela eta, euskararen normalizazio prozesuan
familiaren bidezko transmisioari behar bezalako pisua eman beharko genioke. Gurasolagun
programak prozesu horri bere ekarpen txikia ekarri nahi izan dio.

2- Zeintzuk dira Gurasolagunen helburuak?

Gurasolagun programak 5 helburu nagusi ditu:
1- Euskara ikasleari praktikaren bidez euskara maila hobetzeko aukerak
ematea.
2- Euskaraz dakienari hitz egiteko beste lagun batzuk aurkeztea eta bere
euskararen harreman sarea handitzea.
3- Euskararentzat gune berriak eskuratzea; kafetegiak, plazak, parkeak...
4- Familian hizkuntza ohiturak aldatzen hastea.
5- Haurrek gurasoek egindako ahaleginaz jabetzea eta hori baloratzea.

3.- Zer eskaintzen du Gurasolagunek?

1) Mintzapraktika taldeak. Bertan euskara ondo menderatu eta euskara ikasten ari diren
gurasoak euren umeekin batera elkartzen dira. Horretarako, taldeetan haurrak eta
gurasoak batera arituko dira eta umea izango da talde horien gakoa, umerik ez balego,
mintzalagun talde arrunta litzateke. Kasu askotan agian ez dira guraso biak egoten; euskara
maila, ordutegiak... horrelakoetan bakar batekin arituko dira.
2) Familian egiteko ekintza osagarriak: ikastaroak, txangoak... ikastetxe eta talde
ezberdinetako guraso eta umeek elkar ezagutzeko baliagarriak dira ekintza hauek. Gerta
daiteke mintzapraktika taldeetan ez dauden guraso batzuk ere animatzea.
Abanto-Zierbenan gurasolagun talde horiek martxan jartzeko hilean behin tailer bat
(berbalagun, udal eta gurasolagunen eskutik) antolatu nahi da. Ekintzak burutzeko
beharrezkoa den azpiegitura izango dugu, lokala, parkea...
Bestalde, gure aldetik eskatzen dugun gauza bakarra familien konpromezua da, hau da,
taldean izena ematen denean joateko ardura hartzea.
Hasieratik puntu bi utziko argi ditugu: Batetik, talde horietan parte hartzeko euskara
maila minimoa behar da, komunikazioa uneoro euskara hutsez izango da eta. Bestetik,
ekintzak familian egitekoak dira eta beraz, gurasoek parte hartu behar dute, ez dira
“umeen aparkaleku bat”. Tailerretan esaterako; goma eva tailerra, barreterapia familian,
askari kreatiboak... haurrek gurasoen laguntza behar-beharko dute.

4.- Zer egin behar da izena emateko?

Gurekin edo Abanto-Zierbenako euskara zerbitzuarekin harremanetan jarriz:
. euskara@abanto-zierbena.org / 946362000 (138)
. meatzaldea@aek.eus/ 607678075

No hay comentarios: